Subscribe to Sindikatu

Legezko oharra

Webgune honetan dagoen informazioari buruzko erabilera baldintzak eta oharrak:

> www.euskalgeo.eus webgunean (aurrerantzean "Euskalgeo") dagoen informazio guztia CC BY 4.0 lizentziapean dago eskuragarri berau erabili nahi duenarentzat.

> CC BY 4.0  lizentzia bidez webgune honetako edukiak partekatu, kopiatu eta birbanatu ditzakezu edozein bitarteko formatutan. Era berean, edukiok moldatu, nahasi, eraldatu eta horretan oinarrituz eduki berriak sortu ditzakezu edozein xedetarako, baita merkataritza-xedeetarako ere.

> Aldi berean,  CC BY 4.0  lizentzia medio, aurreko puntuan azaldutakoak egiteko Euskalgeotik eskuratu duzun informazioaren aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik

> Euskalgeotik hartu eta berrerabilitako informazioaren jatorria aipatu behar da beti. Euskarriak atribuzioa egiteko mugak baditu, gutxienez informazioaren egilea eta iturria adierazi beharko dira (adibidez, "Datu espazialen iturria: www.euskalgeo.eus. Egilea: Gaindegia").

> Bereziki debekatzen da Euskalgeoko informazioaren zentzua desnaturalizatzea.

> Ezingo da esan edo iradoki GAINDEGIAk webgune honetako informazioaren berrerabilpenean parte hartu edo laguntzen duela.

> GAINDEGIAk ez du bere gain hartzen webgune honetako edukiak berrerabiltzen dituzten eragile edo hirugarrenek bertako informazioaz egiten duten erabilera.

> Euskalgeoko edukien berrerabiltzea dagoen kasuetan, fitxategi originaleko metadatuak mantendu beharko dira.

Gutaz

Gaindegian, Euskal Herria zertan den ezagutu eta ezagutarazi nahian, datu espazialak bateratu eta plataforma honen bitartez zuen guztien esku jartzen ditugu.

Jarraitu irakurtzen »

GAINDEGIA, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia
euskalgeo@gaindegia.eus
+34 943 304 365
www.gaindegia.eus
Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain, Gipuzkoa

Gaindegiaren laguntzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia logoa

 

 

Gaindegiaren proiektua